XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gazte,- esan zion Claudius Mac Inter kapitanak, bere ofizialekin gure mutillarengana urbildu zanean-.

Gure oorezko itza damaizugu, leialki jardungo dugula zure esanera frantziarren aurka, borrokak diraun artean.

- Gure oorezko itza damaizugu,- esan zuten beste ofizial guztiek ere eskubiko eskua jasoaz.

- Nere itza damaizuet nik ere, ez zeratela urkatuak izango, agindu diguzutena betetzen ba'duzute.

Decemberek oficial aiek tropaldera eraman zituanean, Dorotty alboratu zitzaion gure mutillari: - Matthew.

Nik ere borroka ortan sartu nai dut.

Pistola erabiltzen yayoa naiz oso.

Eta mutilla ezezkoa erantzutera zijoala oartu zanean.

- Matthew!!! Nere gorputza babestu nai dut frantziarren lizunkeritik! - deadar egin zion. - Bedi!.

Neska, beera jetxi ta zorro aundi batekin itzuli zan.

Zubiaren gain banan banan lertautsez eratzen asi zan.

Bere aurrean, beerago, osaba eta onen ofizialak zeuzkan.

Ontziaren bizkarrean, estalkien atzean, izkilluak eskuetan zituztela borrokarako gerturik zeuden West Indian Empireko gizaseme guztiak.

- Erne mutillak, - oles egin zien Matthew P. Monroe Gazteak zubigaiñetik.

Bai al dakizute gureganuntz frantziar oiek ain geldi zergaitik datozen? Gu batere sutautsik gabe gaudela oso-osoan sinistu dutelako.

Orregaitik, ontzi eder au bere edertasun guztian arrapatu nairik, pake-itxurak egin naiean datoz.

Gero ordea, gure gaiñera jausiko zaizkigu inpernuko etsaiak bezala.

Entzun orain. Ontzi orrek gurearekin talka egiten duanean, atera itzezute buruak babeskietatik, baiña unetxo batez bakarrik, eta ostera babespera makurtu.

Frantziarrek su egingo dute izkilluz zuen gaiñera, baiña aiek izkilluaren giltza estutzerako zuek babeski ostean egongo zerate-ta, ez dute zuetatik iñor elbarrituko.

Badakizute talkaetan izkillua bigarren aldiz gertutzeko astirik ez dala izaten.

Une ori da zuen unea! Jeiki zaitezte eta ¡su mutillak! frantziarren gaiñera.

Matthew P. Monroe Gazteak esan bezalaxe gertatu ziran gauzak.

Frantziarrek egin zuten aurreneko tiroketa, baiñan ez zuten iñor zauritu.

Frantziar asko il zuten ordea bigarrenean, West Indian Empireko gizonek.

Ez aiek ez auek ez zuten su-izkilluak bir-gertutzen asteko denborarik izan; Ezpatak eta aizkorak eskuetan, aurrez-aurreko borrokan alkar-lotu ziran.